GOLGI-REN APARATUA

Report
GOLGI-REN APARATUA

Golgiren aparatua zelula eukariotiko
guztietan agertzen da, globulu gorrietan
izan ezik, eta bereziki garaturik aktibitate
jariatzailea daukatenetan.
Egitura

Zaku formako xixkuz osatuta dago. Xixku
horiei zisterna ere esaten zaie, eta horien
barnean Golgi-ren aparatuko lumena
deritzon gunea dago. Zisternak lautik seira
bitarteko multzoetan biltzen dira
diktiosoma bat eratuz
Diktiosomen inguruan xixku txiki mordoa
dago; zisternetan eratu eta ondoren,
askatu egiten dira horietatik.
 Ongi bereizitako bi aurpegi dituzte
diktiosomek:

Zis aldea

Erretikulu endoplasmatikorantz begira.
Honi esker organulu honetatik datozen
materialak zisternetan sartzen dira.
Trans aldea

Trans aldea, aurrekoaren aurkakoa.
Aurpegi honetatik xixku jariatzaileak
askatzen dira- xixkuetan Golgi-ren
aparatuak ekoiztutako gaiak daudelariketa mintz plasmatikora edo lisosometara
abiatzen dira.
Funtzioak

Golgiren aparatuan erretikulu
endoplasmatikotik datozen substantzien
metaketa eta transformazioa gertatzen da.
Eraldaketa horiek honetan dautza
gehienbat: erretikuluan sintetizatutako
proteinak eta lipidoak gluzido-kateekin
elkartzen dira glikoproteinak eta
glikolipidoak lortzearren.



Proteinak eta lipidoak erretikulutik irteten dira xixkuetan
bilduta, eta xixkuak zitoplasmatik desplazatzen dira
Golgiren aparaturantz
Diktiosomen zis aldean txertatzen dira eta
transformazioak hasten dituzte. Erdiko zisternetara eta
trans aldeetaraigaro bitartean ere transformatuz diraute
Behin glikosilazio-prozesua amaitu ondoren, glikolipidoak
eta glikoproteinak trans aldeko zisternetan sailkatu eta
zenbait xixkutan txertatzen dira helburuaren arabera.

Zelularen kanpoaldera zuzentzen diren
substantziak exozitosi bidez irteten dira
zelulatik eta hainbat funtziotan hartzen
dute parte. Horrela adibidez, matrize
estrazelularreko edo guruin-epitelioen
jariakinen osagai dira

Lisosometara zuzentzen diren substantziak
erretikuluan sintetizatutako entzimak dira,
inolako transformaziorik jasan gabe
Golgiren aparatuan pilatu direnak.Entzima
horiek nahitaezkoak dira organulu horien
aktibitate hidrolitikoa burutzeko.

similar documents